Ekonomia -
Epaia
Epaileak Catalunya Caixako bi zuzendari ohi berriro onartzea agindu du
Lanean berriro onartzea edota kalte-ordaina ordaintzeko aukera eman du. Epailearen ustez, ez dago frogatuta bi zuzendari ohiek ez betetzeak egin zituztenik edota jarduteari utzi ziotenik.
Erredakzioa
Bartzelonako gizarte aretoko epaile batek Catalunya Caixako bi zuzendari ohi euren karguetan berriro onartzera edota eurei kalte-ordainak ordaintzea (600.000 euro bakoitzari) agindu du, bidegabeko kaleratzeengatik.
Adolf Todo Cataluny Caixako presidente ohia eta Jaume Masana kontseilari ohia 2013ko maiatzean kaleratu zituen FROBek (Catalunya Caixaren kargu egin zen), finantza-erakunde bost urtez kudeatu ostean eta erreskatatua izateko 12.000 milioi euro jaso ostean.
Bartzelonako zortzi zenbakiko gizarte aretoko epaileak, era horretan, partzialki aintzat hartu du bi zuzendari ohiek bultzatutako salaketa, bidegabeko kaleratzea zela zioena.
Epailearen ustez, ez dago frogatuta bi zuzendari ohiek ez betetzeak egin zituztenik edota jarduteari utzi ziotenik.
De Guindosek esan du epaiaren aurkako helegitea jarriko dela
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun Espainiako ministroak esan duenez, Catalunya Caixako bi buruzagi ohiren epaiari helegitea jarriko dio.
"FROBek eta erakundeak epai guztiak onartzen dituzte, baina instantzia gorenean helegitea aurkeztuko da, egindako planteamendua zuzena zela uste zelako”, azaldu du De Guindosek, euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen bilerara iristean.