Ekonomia -

Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Lanbideko langileen egoera kritikatu du Herri Kontuen Epaitegiak

Aurrekontuak aurreikusten zituenak baino 38 langile gehiago dituela salatu du.

Lanbideren egoitza. Argazkia: EiTB
Lanbideren egoitza.
Lanbideren egoitza. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Lanbideren langileak kontratatzeko politika kritikatu du eta, egoera argitze aldera, lanpostuen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio.

Zerga alorreko erakundeak agiria kaleratu du 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra izan diren kontratazioak aztertzeko.

Epaitegiak agirian azaldu duenez, Lanbidek hasieran Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko, Egailaneko eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko langileak hartu zituen; eta aldi baterako kontratuak eginez osatu zuen plantilla.

Epaitegiak gogor kritikatu du Lanbidek oraindik lanpostuen eta lan-harremanen inguruko txostenik egin ez izana. Izan ere, hori dela eta, ezin izan omen dituzte aldi baterako 147 kontratu eta barne izendapen formalizatu. Gainera, 2012ko abenduaren 31n aurrekontuak aurreikusten zituenak baino 38 langile gehiago zituela salatu du.

Horren ondorioz, Lanbideri "dituen langile beharrak berriro zehazteko eta atzemandako akatsak zuzentzeko politika egiteko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea