Ekonomia -

Telekomunikazioak

Vodafonek Ono erosi du, 7.200 milioi euroren truke

Baliteke telekomunikazioen sektoreko azken mugimendua ez izatea. Izan ere, Jazztel, Yoigo eta Euskaltel ere hainbat kinielatan daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vodafone telefonia konpainia britainiarrak kable bidezko konexioak eskaintzen dituen Ono telefonia enpresa espainiarra erosi du, 7.200 milioi euroren truke.

Londresko Burtsara igorritako agiri baten arabera, operazio honekin komunikazio estrategia sakondu egingo dutela adierazi du Vodafonek.

Onok Internetera kable bidez konektatzeko sare handiena du Espainian, 1,9 milioi pertsonari ematen baitie zerbitzua.

Orain, Vodafonek 15 milioi bezero izango ditu Espainiako Estatuan, sakelako telefonoen sektorean, eta 2,5 milioi ADSLaren alorrean.

Ono hainbat inbertsio funtsen esku zegoen, eta duela gutxi onartu zuen burtsan kotizatzen hastea.

Litekeena da operazio hau lehena baino ez izatea telekomunikazioen sektorean. Izan ere, Jazztel, Yoigo eta Euskaltel ere hainbat kinielatan daude, bat-egiteetan edo beste era bateko operazio batzuetan nahasita egon litezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea