Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Tepper: 'Euroa indarrean jartzea oso ideia txarra izan zen'

Horrez gain, "inflazioaren eraginez" Europa krisialdi berri batean murgilduko dela aurreratu du adituak, "azken urteetan sortu diren burbuila guztien ondorioz".

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonathan Tepper Erresuma Batuko ekonomialariaren iritziz, ekonomiaren ikuspuntutik, "euroa indarrean jartzea oso ideia txarra izan zen". Horrez gain, "inflazioaren eraginez" Europa krisialdi berri batean murgilduko dela aurreratu du adituak, "azken urteetan sortu diren burbuila guztien ondorioz".

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, Tepperrek bere azken liburua aurkeztu du: Kode gorria: mundu mailako krisi berriaren aurrean, zure aurrezkiak nola babestu.

Izenburuan aipatutako krisi hori "inflazioaren" eta Gobernu batzuen politiken eraginez etorriko dela ohartarazi du. Bestalde, "diru merkeak" espekulazioa bultzatu eta bankuak "kasino" bihurtzen dituela azpimarratu du ekonomialariak.

Espainiako Gobernuaren defizita % 7n dagoela nabarmendu du Tepperrek, eta hori murriztu ez izana kritikatu du. "Gobernuak ez du gastua murriztu, neurritasun gutxi dago", gaineratu du.

Euroaren inguruan, ekonomiaren ikuspuntutik "oso ideia txarra" izan zela esan du, "oso zaila delako Grezia edota Alemania bezalako herrialdeak, hain desberdinak izan arren, txanpon bera izatea eta bientzat ona izatea". "Etxe erraldoi batean berogailu bakarra izatea bezala da: goiko solairuan hotz, eta behekoan, berriz, bero handia", esan du.

Tepperren hitzetan, bankuen porrotak "akziodunek" ordaindu beharko lituzkete, "ez zergadunek". Azkenik, "akzioen prezioek behera egiten dutenean" inbertitzeko aholkatu du, "ez alderantziz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea