Ekonomia -
Kontratu berria
Balentziaga Ontziolak sei ontzi eraikiko ditu, 83 milioi euroren truke
Era horretan, 700.000 lan ordu ziurtatzen dituzte, hau da, 2016 urteko otsailera arteko jarduera.
Erredakzioa
Zumaiako Balentziaga Ontziolak Britainia Handiko armadore batekin sei ontzi egiteko kontratu bat berretsi du, horrek 83 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak ekarriko ditu, eta 700.000 lan-ordu, ondorioz, 2016 urteko otsailera arteko jarduera ziurtatuko du.
Pymar ontziola txikien patronalak ostegun honetan jakitera eman duenez, azken egunotan ontziak eraikitzeko zazpi kontratu sinatu dira, ontzi-kontratazioari emandako laguntza fiskalen sistema berriarekin ("tax-lease"). Iaz jarri zuten sistema hori martxan, aurreko mekanismoa baliogabetuta.
Horietatik sei kontratu Balentziaga Ontziolak sinatu ditu, eta abenduan ERRVren sei ontzi eraikitzeko iragarritako operazioa itxi du. Enpresa hori plataforma petrolio-ontzidiei erantzuna ematen espezializatzen da.
Britainia Handiko armadore batekin sinatutako kontratua ere "tax-lease" berriaren bitartez finantzatuko da, eta 83 milioi euroko inbertsioa du.