Ekonomia -
Martxoko KPI
Inflazioak behera egin du berriz
KPI % 0,2 jaitsi da otsailean, urritik lehen aldiz, elikagaiek, alkohol gabeko edariek eta bidaia antolatuek bultzatuta.
Erredakzioa
Kontsumorako prezioen indizea (KPI) zenbaki gorritara itzuli da martxoan, % 0,2 jaitsi baita, azken lau hilabeteetan lehen aldiz, Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
INEren esanetan, elikagaiak, alkohol gabeko edariak eta bidaia antolatuak merkatu izana da batik bat jaitsiera honen kausa.
Datua behin-behinekoa da, eta apirilaren 11n berretsi beharko dute, baina, dena dela, ez da aldaketa handirik espero.
Otsailean, adibidez, aldaketa txikia eman zen hilabete amaieran aurreratutako datuaren eta handik eta bi astera berretsitakoaren artean. Izan ere, hasieran, inflazioa % 0,1 jaistea aurreikusi zuten, baina ondoren aurreikuspena zuzendu eta %0,0ko behin betiko datua eman zuten.
Azken hilabeteetan, inflazioak gora egin du: % 0,2 azaroan, % 0,3 abenduan eta % 0,2 urtarrilean.
Azken datu negatiboa urrian eman zen; orduan, % 0,1 egin zuen behera KPIk.