Ekonomia -

Errekorra

Inoiz baino hartzekodunen-konkurtso gehiago: 2013an, 10.949 izan ziren

2012rekin alderatuz, %6,4 igo da zifra hori eta maximo historiko berri bat da.

Edesako langileen protesta. Argazkia: EFE
Edesako langileen protesta. Argazkia: EFE
% 25 hazi dira langileak kaleratzeagatik jarritako salaketak, Euskadin

0:25

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako enpresek 10.949 hartzekodunen-konkurtso aurkeztu zituzten iaz. 2012rekin alderatuz, %6,4 igo da zifra hori eta maximo historiko berri bat da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera.

Urteko azken hiruhilabetean konkurtsoek %12,9 egin zuten behera (2.419 izan ziren): 2010eko amaieratik lehen beheraldia da

Halere, urteko lehen hiruhilabetearein alderatuz, %2,9 egin zuten gora, urte hasieratik zegoen desazelerazioarekin amaituz.

2007rekin alderatuz (orduan 1.589 espediente ireki zituzten), zazpi aldiz gehiago izan ziren 2013an.

Urte osoko datuei dagokionean, konkurtso gehien aurkeztu ziren autonomiak Katalunia (2.114), Madril (1.742), Valentzia (1.404) eta Andaluzia (1.265) izan ziren.

Igoera handienak Balearretan (%121,5), Errioxan (%34,7), Kanarietan (%28,3) eta Madrilen (%22,3) izango dira eta konkurtso kopuruak behera egin zuen bost autonomiatan: Kantabria (%16,8), Andaluzia (%,3), Valentzia (%7,4), Asturias (%6,5) eta Katalunia (%1,4).

Urte horretan, 1.613 espedientetan konbenio fasera heldu dira eta 6.112 likidatu zituzten. Horrela, Konkurtsoen Legearen 64. artikulua erabiltzeko (lan-baldintzak modu kolektiboan aldatzeko aukera ematen duena) 1.782 agiri izan ziren 2013an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea