Ekonomia -

Bergaran

Kataluniako Gobernuko kideek euskal 'Y'aren lanak bisitatu dituzte

Ana Oregi sailburuak azpimarratu egin du euskal 'Y'ari esker "Europako Hego-ekialdea kohesionatzea" lortu eta herrien eta lurraldeen garapen ekonomikoari bultzada ematen zaiola.

Ana Otegi, Kataluniako Gobernuko kideekin. Argazkia: Jaurlaritza.
Ana Otegi, Kataluniako Gobernuko kideekin. Argazkia: Jaurlaritza.
Ana Otegi, Kataluniako Gobernuko kideekin. Argazkia: Jaurlaritza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuko mugikortasun eta garraio arduradunek euskal 'Y'aren lanak bisitatu dituzte Bergaran, Ana Oregi Jaurlaritzako sailburuarekin batera.

Oregik proiektua aurrera nola egiten ari den erakutsi dio Santi Vila Kataluniako Jasangarritasun eta Lurralde arduradun nagusiari. Sailburuak, gainera, azpimarratu egin du euskal 'Y'ari esker "Europako Hego-ekialdea kohesionatzea" lortu eta herrien eta lurraldeen garapen ekonomikoari bultzada ematen zaiola.

"Inbertsioen planifikazioa betez gero, Europako Estatuek laguntza ekonomiko handiagoa izateko eskubidea dute", esan die Oregik Kataluniako Gobernuko ordezkariei, eta, horrekin batera, Espainiako Gobernuak "konpromisoak eta inbertsioak zehaztu behar" dituela esan du, euskal 'Y'ak diru-laguntzak lortu ahal izateko.

"Espainiako Gobernuak lehentasuna eman behar dio Europako loturari Atlantikoko eta Mediterraneoko ardatzen bitartez", azpimarratu du sailburuak. "Europako herrien eta lurraldeen garapenerako oinarrizko araudia bere behar da, hori ezinbesteko baldintza baita Europar Batasunaren kohesioarentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea