Ekonomia -

Nafarroa

Koxka fabrikako langileek enpresako zuzendariak atxiki dituzte

Duela bi hilabete lan hitzarmena sinatu bazuten ere, langileek abenduko aparteko ordain saria ez dute oraindik jaso, otsaileko soldata ez dute kobratu eta soldatak % 25 jaitsi dizkiete.

Koxkako protestaren irudia. EiTB
Koxkako protestaren irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Koxka lantegiko langileek zuzendaritzako bi kide atxiki dituzte enpresa barruan.

Duela bi hilabete lan hitzarmena sinatu bazuten ere, langileek abenduko aparteko ordain saria ez dute oraindik jaso, otsaileko soldata ez dute kobratu eta soldatak % 25 jaitsi dizkiete.

Gaur zuzendaritzako bi kide joan dira enpresara dirua hartzera, eta alde egingo zutenaren beldur, bertan atxiki dituzte langileek.

Azkenean  enpresaren jabeek ordainketa egingo dutela ziurtatu eta inbertsio gehiago bilatzeko konpromisoa hartu ondoren, utzi dute enpresa bi  buruek.  Foruzaingoaren babesa izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea