Ekonomia -
Lan-istripua
Baserritar bat hil da Urretxun, traktorearekin erorita
Istripua 15:40an izan da, eta suhiltzaileek parte hartu behar izan dute erreskatean, 78 urteko gizonezkoa sarbide zaileko gunean zegoelako.
Erredakzioa
78 urteko baserritar bat hil da Urretxun (Gipuzkoa), traktorearekin malda batetik erorita, astelehen honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 15:40an izan da, eta suhiltzaileek parte hartu behar izan dute erreskatean, gizonezkoa sarbide zaileko gunean zegoelako. Ondorioz, beste eremu batera eraman dute, hileta-zerbitzuek iritsi ahal izateko.
Osakidetzako mediku batek berretsi du heriotza, Segurtasun Sailetik azaldu dutenez.
Hildako pertsona Urretxuko Erlosegi baserrikoa da, iturri berberen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea