Ekonomia -
Lan-eskaintza publikoa
Montorok lan eskaintza publikoa handituko dutela iragarri du
Azaldu duenez, Zerga Agentziarako 238 lanpostu, Herri Administraziorako 210 eta Estatuko Administraziorako 950 lanpostu eskainiko dituzte, proposamena onartu ondoren.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroak iragarri duenez, hasiera batean aurreikusitako Lan Eskaintza Publikoa handituko dute eta iazkoa baino handiagoa izango da.
Montorok OCDEk Espainiako Administrazioen erreformaren inguruan egindako txostenaren aurkezpenean egin du iragarpena, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Angel Gurria OCDEko idazkari nagusia ondoan zituela.
Erreforma honen helburua, ministroaren arabera, funtzionarioen mugikortasuna sustatzea da, gaitasunak hobeto aprobetxatzeko asmoz.
Horren ildotik, ohiko eskaintzaz gain, Zerga Agentziarako 238 lanpostu eskainiko dituzte, iruzurraren kontrako borroka indartzeko.
Gainera, Herri Aadministraziorako 210 lanpostu eta Estatuko Administraziorako 950 lanpostu eskainiko dituzte, proposamena onartu ondoren.