Ekonomia -

Familien ekonomia

Familien aurrezte-tasa % 10,4koa izan da 2013an, 2006tik txikiena

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, kontsumoaren beherakadari eta soldaten jaitsierari zor zaio aurrezkien datu hori.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familien eta irabazi asmorik gabeko erakundeen aurrezte-tasa % 10,4koa izan da 2013an; hain zuzen ere, aurreko urtekoaren parekoa. 2006az geroztik izan den aurrezte-tasarik txikiena da hori, Espainiako Estatistika Institutuak asteazken honetan kaleratutako datuen arabera.

Aurrezte-tasa bere horretan mantendu da, beraz, eta hori kontsumoaren beherakadari eta soldaten jaitsierari egotzi dio Espainiako Estatistika Institutuak. Soldatek % 3,5 egin dute behera 2013an, baina urteko azken hiruhilekoan % 0,9 hazi dira.

Familiek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek 70.146 milioi euro aurreztu dituzte 2013. urtean.

Aurreko urteko azken hiruhilekoan familien eta irabazi asmorik gabeko erakundeen aurrezte-tasa % 14,5ekoa izan zen, 2005az geroztik urteko azken hiruhilekoan izan den tasarik txikiena. Dena den, 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, 5,3 puntu egin zuen gora familien aurrezte-tasak urteko azken hiruhilekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia