Ekonomia -

PSE-EEren eskaera

Ikuskarien kopurua handitu eta iruzurraren plana zehazteko eskatu dute

Idoia Mendia sozialisten bozeramaileak agerraldi batean gogoratu duenez, PSEk bultzatuta, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien iruzur fiskalaren aurkako plana sinatu egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk iruzur fiskalaren aurka sinatutako planaren edukiaren eta helburuen inguruko informazio gehiago eta iruzurraren aurka egiteko ikuskarien kopurua handitzeko eskatu du gaur.

Idoia Mendia sozialisten bozeramaileak agerraldi batean gogoratu duenez, PSEk bultzatuta, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien iruzur fiskalaren aurkako plana sinatu egin da.

Orain, sozialistek eskatu dute iruzur fiskalaren aurka sortutako batzordearen ordezkariak Eusko Legebiltzarrera, bertan plan horren edukien eta helburuen berri emateko.

Plan hau onartuta, 2014 izango da Euskadik iruzur fiskalaren aurkako plan bateratua duen lehenengo urtea. Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea “nahitaezkoa” dela azaldu dute sozialistek, aurrekontuen %70 jasotzen duelako.

Sozialistek gogoratu dute, gainera, Euskadin Barne Produktu Gordinaren %18 eta %25 bitartean “iruzurtzen dela”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea