Ekonomia -
Jardunaldia
Urkullu: 'Diru-sarrerak bermatzeko errenta gizarte osoaren ondarea da'
Enplegu eta Gizarte Politika Sailak antolatutako ‘Elkargune’ topaketan izan da Urkullu, diru sarrerak bermatzeko politiken 25. urteurrenari buruzko jardunaldien hasieran.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Jaurlaritzaren egungo erronka, diru-sarrerak bermatzeko errentaren “zilegitasuna” indartzea da, “oraindik ere laguntza hori urria dela edota etorkinekin lotura duela” uste dutenen aurka.
Enplegu eta Gizarte Politika Sailak antolatutako ‘Elkargune’ topaketan izan da Urkullu, diru sarrerak bermatzeko politiken 25. urteurrenari buruzko jardunaldien hasieran.
Urkulluren hitzetan, azken 25 urteetan egindako lanari esker, diru-sarrerak bermatzeko politka “garatu eta mantentzea” lortu da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Politika hori euskal gizarte “osoaren ondarea” dela azpimarratu du lehendakariak eta, etorkizunean ere, “lanean jarraitzeko “Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du.
Gizarte kohesioaren “euskarri” bihurtu da politika hori, lehendakariaren hitzetan, eta “milaka pertsona pobrezian ez erortzeko” sare eraginkorra izan da.
“Etorkizunean gizarte politikak adostea dagokio Jaurlaritzari”, gogoratu du lehendakariak.
Bien bitartean, Bizkaiko hainbat gizarte eragilek bilkura zaratatsua egin dute. Lanbide, Eusakl enplegu zerbitzuak ez duela behar bezala funtzionatzen salatu dute.
Jaurlaritzak 1.400 pertsona pobreri diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatu diela dio Gipuzkoak
Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Politika sailburuak esan duenez, uneotan, 1.400 pertsona pobreri lurraldean "diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzen die Jaurlaritzak".
Gipuzkoako sailburuaren hitzetan, Aldundiak kaltetuak diren pertsona horiei urtean 7 milioi euroko laguntzak ematen dizkie, "kostu hori Jaurlaritzari dagokio".