Ekonomia -
Lan-gatazkaren amaiera
Bizkaiko anbulantzietako langileen greba deialdia, bertan behera
Langileek martxoaren 10ean hasitako greba mugagabea bertan behera utziko dute asteazken honetatik aurrera.
Erredakzioa
Bizkaiko anbulantzien sektoreko langileek martxoaren 10ean hasitako greba mugagabearen deialdia bertan behera utziko dute asteazken honetatik aurrera, sindikatuak eta patronalak bitartekariak, Angel Toña abokatuak, egindako azken proposamena onartu ostean.
LSB-USO sindikatutik jakitera eman dutenez, "greba deialdia bertan behera geratu da, eta bihartik aurrera anbulantziek normaltasun osoz lan egingo dute lurraldean, behin patronalaren proposamena onartuta". Atzo onartu zuten erreferendumean langileek.
Horien esanetan, Bizkaiko Anbulantzien Elkarteak gaur goizean sinatu du gatazkako bitartekariak proposatutako azken hitzarmena, beste sindikaturen batek egin duen moduan. LSB-USOk, bere aldetik, arratsaldean egin du.