Ekonomia -
Ekonomia
Zigor Arabako enpresa aurrekonkurtso egoeratik atera da
Energia aldatzeko sistemak eraikitzen dituen enpresa bere hartzekodunekin akordio batetara iritsi da.
Erredakzioa
Energia aldatzeko sistemak eraikitzen dituen Arabako Zigor enpresa hartzekodunen aurrekonkurtsotik atera da bere hartzekodunekin akordio batetara iritsi ostean. ELA sindikatuak Europa Pressi jakinarazi dio albisteaz.
Gasteizen duen lantegian 100 langiletik gora ari dira. Hartzekodunen aurrekonkurtsotik atera bada ere bere egoerak larria izaten jarraitzen du eta aurrera egiteko lan zama beharrean da.
Informazio hau zabaldu duten iturrien arabera hartzekodunekin lortutako akordioa betetzeko modu bakarra diru sarrerak bermatuko dituzten kontratuak sinatzea da.