Ekonomia -

Lan-gatazka

Zestoako TS Fundicioneseko langileek itxialdia amaitu dute

Bi egun egin dituzte itxialdian, Zestoako lantegiaren likidazioa salatzeko eta 156 lanpostu suntsituko direla ohartarazteko.

TS Fundicioneseko langileak, itxialdia amaituta, Zestoako lantegitik ateratzen. Argazkia: EITB
TS Fundicioneseko langileak, itxialdia amaituta, Zestoako lantegitik ateratzen.
TS Fundicioneseko langileen irteera

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TS Fundicioneseko langileek Zestoako lantegian joan den asteartean hasitako itxialdia amaitu dute gaur goizean, Maiatzaren Lehenarekin bat eginez, LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Protesta honen bitartez konpainiaren likidazioa salatu eta 156 lanpostu suntsituko direla salatu nahi izan dute. Langileen iritzian, "enpresa bidergarria da".

LABek azaldu duenez, itxialdiaren helburu nagusia lortu dute, Zestoan bizi den egoera ekonomiko larria "lehen planora eramatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zestoa