Ekonomia -

Maiatzaren bata

Inposatutako murrizketak ez betetzeko eskatu dio Sortuk lehendakariari

Joseba Permachek Bruselatik eta Madrildik jasotako murrizketa aginduak ez betetzeko eta "opari paperean bildutako egitasmo zaharkituak" baztertzeko eskatu du.

Joseba Permach, Donostian. Argazkia: Efe
Joseba Permach, Donostian.
Joseba Permach, Donostian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Permach Sorturen bozeramaileak "Bruselan eta Madrilen erabakitzen diren murrizketak goitik behera ez betetzeko" eta "opari paperean bildutako egitasmo zaharkituak" baztertzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Maiatzaren bata dela eta, LABek Donostian antolatu duen manifestazioaren aurretik Joseba Permachek azaldu duenez, "kalean ere lan eta borroka egin daiteke langile klasearen alde, lanean ari direnen edo lana bilatzen ari direnen alde".

Horren harira, mobilizazio sindikala aldarrikatu du, "eraso neoliberalari aurre egiteko eta oinarrizko eskubideak errespeta ditzaten".

Permachek azpimarratu du gaur egun herritarren % 20 baino gehiago langabezian daudela Araban eta Bizkaian, pobrezia "hazten" ari dela, eta emakumeak, haurrak eta etorkinak direla krisia gogorren pairatzen ari direnak.

Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak "opari paperean bildutako egitasmoak aurkeztu besterik ez" duela egiten salatu du, eta horren atzean ez dagoela "inolako finantziaziorik, ez planteamendu berririk". "Azken batean, zaharkitutakoa aurkezten dute, opari paperean bilduta, zerbait egiten ari direla erakusteko, baina egiten duten bakarra Bruselan eta Madrilen erabakitzen diren murrizketak betetzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea