Ekonomia -
Operazioa
Repsolek YPFn zituen akzioak saldu ditu 900 milioi euroren truke
Konpainiak Argentinako enpresan zituen akzio ia guztiak saldu ditu. 446,8 milioi euro irabaziko ditu operazio horretan.
Repsolek YPFren kapital sozialaren % 11,86 saldu dio Morgan Stanleyri 1.255 milioi dolarren (901 milioi euro) truke. 622 milioi dolar (446,8 milioi euro) irabaziko ditu operazio horretan.
Salmenta hori egin ostean, Repsolek YPFren kapital sozialaren % 0,5 du orain bere esku, petrolio-enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Repsol konpainiak YPFren ia % 12 saldu du, Argentinako konpainian zituen akzio ia guztiak saldu baititu; akzioen % 0,5 ditu orain bere esku.
YPFren % 11,86 hori D motako 46,64 milioi akzio arrunt merkaturatuta askatu du, eta American Depositary Shares (ADS) gisa saldu ditu.
Atzo bertan, Repsolek ez zuen YPFren Administrazio Kontseiluan zegozkion bi bozeramaileak izendatu.
Repsol konpainiak 5.000 milioi euro jasoko ditu egunotan Argentinako Gobernuaren eskutik, desjabetzea konpentsatzeko.