Ekonomia -
Kontratazioa
Abengoak argindarraren transmisiorako bi proiektu lortu ditu Brasilen
Adjudikazioak 381 milioi euroko aurrekontua du eta Brasilgo energia-horniketa modu eraginkorrean eta jasangarrian egitea ekarriko du.
Erredakzioa
Brasilgo Energia Elektrikoaren Agentzia Nazionalak Abengoa enpresa hautatu du energia elektrikoaren horniketari lotutako proiektu berria garatzeko. Abengoak energiaren eta ingurumenaren garapen jasangarria ahalbideratzen duten konponbide teknologiko berritzaileak eskaintzen ditu.
Adjudikazioak 381 milioi euroko aurrekontua du eta Brasilgo energia-horniketa modu eraginkorrean eta jasangarrian egitea ekarriko du.
Transmisio elektrikorako bi linea martxan jartzeaz eta horiek mantentzeaz arduratuko da. Guztira, bi linea horiek 377 kilometroko luzera izango dute. Aurreikuspenen arabera, 2017rako izango dira martxan.
Abengoak beste proiektu batzuk ere egin ditu Brasilgo Energia Elektrikoaren Agentzia Nazionalerako (garrantzitsuenak, Manaos eta Norte Brasil) eta 2013an zazpi proiektu irabazi zituen, guztira 5.700 kilometroko transmisio-lineak egiteko (garapen fase ezberdinetan daude).
Lidergo sendoa
Proiektu honi esker, Abengoak aurrerapausoa eman du transmisio lineetan duen esperientzian, eta Latinoamerikan duen lidergoa sendotu du, 20.000 kilometro transmisio-linea baino gehiago jarri baitituzte. Brasilen, 10.000 kilometro inguru jarri dituzte jada.