Ekonomia -
Epaia
Epaitegi batek 870.000 euro itzultzea agindu dio Banco Santanderri
Eibarko Udal Inmobiliariak (IMESA) 'swaps' produktuetan dirua inbertitu zuen, eta galera handiak izan ditu. Orain, Justiziak kutsatutako produktuak zirela ebatzi du.
Erredakzioa
Donostiako 5 zenbakiko Lehen Mailako Auzitegiak baliogabetzat jo ditu Eibarko Udal Inmobiliariak (IMESA) Banco Santanderri hartutako 'swap' deitutako produktu finantzarioak, eta gerora galera handiak eragin zizkionak.
Epaian agertzen denenz, IMESAk 870.000 euro inguru jasoko du, kutsatutako produktutzat jo dituztelako.
2004 eta 2008 urte bitartean, IMESAko garai horretako buruak, karguak ahalbidetzen dizkion eskumenez baliatuta, Banco Santanderrek eskainitako 'swap' produktuetan inbertitu zuen dirua. IMESAren ustean, produktuok Babes Ofizialeko Etxebizitza sorta bat eraikitzeko eskatutako kredituaren aseguru moduko bat zen.
Kontratua sinatu osteko lehenengo urteetan, ez zuten normaltasunetik kanpoko ezer antzeman baina, geroago, produktu horien bidez lortutako irabaziek ez zuten zer ikusirik bankuak produktua eskaintzerako orduan esan zuenarekin.
IMESA akordioa bertan behera uzten saiatu zen 2010ean, baina Banco Santanderrek ukatu egin zion, edo, gutxienez, onartezinezko baldintzak ezarri zizkion IMESAri.
Epaia ezagutu ondoren, Miguel de los Toyos IMESAko presidente eta Eibarko alkatea pozik agertu da erabakiarekin. Nabarmendu duenez, batetik, "argi geratu da garai horretako politikariek eta udal-teknikariek ez zutela IMESAk kontratatuaren berri izan".
Bestalde, De los Toyosen esanetan, epazpen judizialak, halaber, argi utzi du "Banco Santaderrek ez zuela zuzen jokatu 'swap' produktuak kontratatzean, kutsatutako produktutzat jo baitituzte".