Ekonomia -

Apirileko datuak

Inflazioa % 1 igo da Euskadin eta urte arteko KPIa % 0,6ra iritsi da

Estatuan Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,9 igo da azken hilabetean, eta urte artekoak bost hamarren egin du gora (% 0,4an jarri da).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioa lau hamarren igo da apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 0,6an kokatu da. Balearretan ere % 0,6ra iritsi da, Ceuta eta Kataluniaren azpitik (% 0,7), gaur Estatuko Estatistika Institutuak jakitera emandako datuen arabera.

Urteko lehen lau hilabeteetan prezioek % 0,2 behera egin dute EAEn, baina iazko apirilarekin alderatuz % 1 igo dira.

Lurraldeka, inflazio handiena Bizkaikoa izan da (% 0,7), ondoren Gipuzkoakoa (% 0,6) eta, azkenik, Arabakoa (% 0,5)

Estatuan Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,9 igo da azken hilabetean, eta urte artekoak bost hamarren egin du gora (% 0,4ean kokatu da). Batik bat, Aste Santuko prezioen ondorioz gertatu da igoera.

Igoera horren ondorioz, urte arteko indizea emaitza positiboetara itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea