Ekonomia -

Kooperatiba baten mendeurrena

Urkullu: 'Madril nekazaritza politika bateratua oztopatzen ari da'

Europak markatutako bideari jarraituz, Eusko Jaurlaritza "nekazaritza politika bateratu propioa" bultzatzen ari dela azpimarratu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
'Gure Lur' kooperatibaren 100. urteurrenean izan da lehendakaria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europak nekazaritza politika bateratua aldatu duela azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Politika horren "orientazio berria oztopatzea" aurpegiratu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari.

Mungiako Isidro Deuna nekazari eta abeltzainen kooperatibaren mendeurrena ospatu dute gaur, Bizkaiko udalerrian. Europak markatutako bideari jarraituz, Eusko Jaurlaritza "nekazaritza politika bateratu propioa" bultzatzen ari dela azpimarratu du lehendakariak ekitaldian.

Horregatik, lehen sektorea modernizatzeko "proiektu ireki" baten aldeko apustua egin du Jaurlaritzak, lehendakariaren hitzetan. "Kalitatezko produkzio jasangarria bermatu nahi dugu", erantsi du.

Lehen sektorea

Urkulluren ahotan, "garapen ekonomikoaren euskal ereduak" hiru sektoreen sustapena behar du. Lehen sektorea "lehentasuna" eta "funtsezkoa" dela gaineratu du. Lehendakariaren esanetan, lehen sektorea "sektore ekonomiko bat baino gehiago da".

Lehen sektoreak Euskal Herriaren kultura, "sustraiak eta nortasuna" ditu, azaldu du. "Ingurumenarekin elkarbizitza eta parajearen babesa, gastronomia produktuen kalitatea...", zerrendatu ditu lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia