Ekonomia -

Balantzea

Erkideren kooperatibek 6.580 milioi euro fakturatu zituzten 2013an

Aurten, gutxienez, 500 lanpostu sortzea aurreikusi dute kooperatiba berrien bitartez eta soldatetan eta lanorduetan "esfortzuak" eginda.

Balantzearen aurkezpena. EiTB
Balantzearen aurkezpena. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erkideren kooperatibek iaz 6.580 milioi euro fakturatu zituzten, % 11 gutxiago, eta 3.328 lanpostu galdu ziren, batik bat Fagor Etxetresnaken galeragatik.

2013ko jardueraren balantzea eman dute ezagutzera ostiral honetan prentsaurrekoan, Bilbon, Javier Goienetxea Erkideko presidenteak eta Agustin Mendiola zuzendari nagusiak. Biek 2013a urte "oso gogortzat" hartu dute, 2008tik "zailena".

Agerraldian azaldu dutenez, elementu positibo batzuk eman dira federatutako kooperatiba kopurua igotzearekin. Bereziki, hirugarren urtez jarraian, 173 kooperatiba sortu dira, 2012an baino 24 gehiago. Puntu negatiboa lanpostuak galtzea izan da, Fagorren eta Edesaren egoren ondorio.

Urtea amaitzean, 886 ziren federatutako kooperatibak. Kooperatiba horietatik 805 batutako lanetatik zetozen, 80 Hezkuntzatik eta bat kreditukoa (Laboral Kutxa). Erkideko arduradunek azaldu duenez, sarea murriztu arren, lanpostuak mantendu dira. Iaz, Erkide Laboral Kutxaren sozio bilakatu zen, 1,2 milioiko partaidetzarekin.

Erkidek aurten 65 kooperatiba sortzea aurreikusi du, 950 iritsiz, eta 2015ean 1.000 elkarteak gainditzea espero du. Urteko lehen lau hilabeteetan, dagoeneko 44 kooperatiba berri eratu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea