Ekonomia -

Bizkaian

Krisi egoeran dauden Bizkaiko kooperatibistei zergak arinduko dizkiete

Proposamena aho batez onartu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasun batzordean.

Egoera zailean dauden kooperatibistentzako zerga-tratamendu berria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hartzekodunen konkurtsoan dauden kooperatibetako langileek aurrerantzean ez dituzte kotizatu beharko berreskuratu gabe dituzten diru-ekarpenak, gaur Bizkaiko Batzar Nagusiek adostutako ekimenari esker.

Proposamena aho batez onartu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasun batzordean. Ekimen horri esker, zailtasun ekonomikoak dituzten enpresetako bazkide eta langileei egoera arindu nahi diete.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak azaldu duenez, krisian dauden kooperatibetako langileak “babestu” nahi dituzte, izan ditzaketen “ondorio neurrigabeen aurrean”.

Diputatuaren esanetan, krisi ekonomikoaren ondorioz hainbat kooperatibek itxi behar izan dute eta, zergak ordaintzerako orduan, langile askok berreskuratu ez duten diru-kopuru bat ere ordaindu behar izaten dute.

Horrenbestez, gaur onartu duten proposamenari esker, egindako ekarpenak berreskuratu ez dituzten kooperatiba horietako langileek ez dute diru-kopuru hori kotizatu beharko.

Erretiroan ere, jasotako dirua bakarrik deklaratu beharko dute kooperatiba horietako langileek, eta ez berreskuratu ez dutena. Langileari zor dion kopuru osoa ordaintzeko dirurik ez badu, zergadunak jasotakoaren arabera bakarrik ordaindu beharko ditu zergak.

Enpresa itxi orduko bertan gutxienez bost urteko antzinatasuna duten langileei aplikatuko zaie neurria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea