Ekonomia -
RTVV kasua
Epaitegiak RTVV-ren ustezko 1.300 milioiko 'zuloa' ikertuko du
Valentziako Irrati Telebista publikoko bost zuzendari ohi inputatu gisa deklaratzera deitu ditu. Dolores Johnson Valentziako Generalitateko Komunikazio idazkari autonomoak dimisioa aurkeztu du.
Erredakzioa
Valentziako Irrati Telebista publikoko bost zuzendari ohi inputatu gisa deklaratzera deitu ditu epaitegi batek. RTVV-eko 1.300 milioi euroko "zuloa"ren erantzule diren ikertuko du.
Bidegabeko jabetzea, leialtasunik gabeko administrazioa eta funtsak bidegabeki erabiltzea bezalako delituak aztertuko ditu epaitegiak.
Valentziako gortean Compromis alderdiko bozeramailea den Enric Morerak eman du jakitera albistea. Paternako epaitegiak martxoan jarritako salaketak aurrera egin eta uztailean deituko ditu deklaratzera akusatuak: Lola Johnson, Luis Redondo, Lluís Motes, Nuria Romeral eta José López Jaraba.
Morerak Compromisek 'Valentziako udaberria elkarte juridikoa' ekimenaren laguntzarekin jarri duela salaketa aitortu du. Apurka, 2010etik 2013an RTVV itxi arte bildutako dokumentazioa argitaratzen joango direla ere iragarri du. Baita azken etapa honetan gertatu ez ziren beste delitu batzuei buruzkoak ere.
Ezinbesteko bi eskubide hautsi direla aipatu du: valentziarren informazioa eta diru publikoaren erabilera, hain zuzen ere. Valentziako gobernuak beste irtenbiderik eman ez dietelako jarri dutela salaketa esan du.
'Zulo' hau eragin zuen 'modus operandi'-a honakoa izan zen: sortutako aurrekontu 'gehiegikeriei' aurre egiteko RTVVk galerak onartu eta Generalitatak gain hartzen zuen kapital gehikuntza bultzatzen zuten.
Valentziako Komunikazio idazkariak dimititu du
Dolores Johnson Valentziako Generalitateko Komunikazio idazkari autonomoak dimisioa aurkeztu du, RTVV-ko beste zuzendari batzuekin batera inputatu ostean, Compromisek aurkeztutako salaketa batean.
Erakunde publikoaren zuzendaria izan zen Johnsonek justitizari laguntzeko disposizio osoa erakutsi du, eta bizitza profesionalean egin dituen gauza guztiak "legezkotasunarekin eta interes orokorraren defentsarekin" bat datozela nabarmendu du.