Ekonomia -
Lan hitzarmena
CAFeko langileek astelehenean bozkatuko dute zuzendaritzaren eskaintza
Zuzendaritzak sindikatuei hitzarmena berritzeko egin dien proposamenak, besteak beste, 35 orduko asteari eusten dio.
Erredakzioa
Beasaingo CAF enpresako lan hitzarmena sinatzear egon daiteke, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek begi onez hartu baitute. Langileek astelehenean bozkatu beharko dute, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. Zuzendaritzak sindikatuei hitzarmena berritzeko egin dien proposamenak, besteak beste, 35 orduko asteari eusten dio.Enpresa batzordean nagusi den LAB sindikatuak begi onez hartu du zuzendaritzaren proposamena, baita ELA eta CCOO sindikatuek ere. ESK da zalantzak dituena. CAFen zuzendaritzak 35 orduko lan asteari eusteko eskaintza egin die langileei, datozen bi urteetan KPIaren araberako soldata eta dieta igoera, eta errelebo kontratua orain arteko baldintzetan egitea. Gainera, CAFen zuzendaritzak hitza eman dio enpresa batzordeari ez duela inor kanporatuko arrazoi ekonomikoak edo antolaketakoak argudiatuta. CAFek 20 milioi euroko irabazi garbia izan du artengo lehen hiru hilekoan, eta 2.700 langile inguru ditu Beasain eta Irungo lantegietan. Gipuzkoako Metal arloko enpresarik handiena da eta lan hitzarmena ixtear izan dezake. Euskadiko metaleko lantegirik handienean ere, Mercedesen ere, zuzendaritzak eta langileek adostu dute lan hitzarmena.