Ekonomia -

Inditex

Zarak dendarik handiena ireki du berriro Donostian

Instalazio berriek San Martin merkatuko eraikinaren zati handi bat hartzen dute, gimnasioa eta Oysho eta Bershkaz gain.

EFE
EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inditex taldeak San Martin merkatuko Zara denda ireki du berriro, Donostian. 4.600 metro karratu ditu, horietatik 2.800 erabilera komertzialerako.

Instalazio berriek San Martin merkatuko eraikinaren zati handi bat hartzen dute, gimnasioa eta Oysho eta Bershkaz gain, azken horiek ere Inditexenak.

150 langilek (herena kontratazio berriak dira) lan egingo dute Zara berrian. Denda era honetan banatuta dago: Behe solairua (830 metro karratu) eta lehenengoa (800 metro karratu) emakumezkoentzat; bigarrena (570 metro karratu) haurrentzat eta hirugarrena (600 metro karratu) gizonezkoentzat, Inditexek ohar batean jakitera eman duenez.

Hau Zarak Espainian duen dendarik handienetarikoa da. Frantziako bezero asko joaten dira bertara.

Galiziako firmak nabarmendu duenez, espazio berri honetan "sinpletasuna" da nagusi, "bezeroak modarekin kontaktu zuzena izan dezan".

Inditexek azaldu du ohiko denda batekin alderatuta % 50 aurrezten duela uraren kontsumoan, eta % 30 energiaren urteko kontsumoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea