Ekonomia -

Jaitsiera

Hipotekak %22 jaitsi ziren EAEn, martxoan

Estatuan, ostera,  %2 igo ziren. Lehen igoera da azken lau urteotan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoan, etxebizitza salerosketak behera egin zuen EAEn. %21,9 jaitsi ziren eta Estatuan %2 egin zuen gora. Lehen igoera izan da azken lau urteotan.

Espainiako Estatistika Institutuak eskainitako behin-behineko datuen arabera, martxoan, 991 hipoteka sinatu ziren etxebizitzak erosteko. Otsailarekin alderatuz, %8,9 egin zuen behera, eta 2013ko martxoarekin konparatuz, %21,9.

Hipoteketan utzitako kapitala 126,8 milioi euro izan da, iragan urteko hilabete berean baino %14,6 gutxiago, baina otsailarekin alderatuz, %2,8ko igoera dakar.

Aurreko hilabetearekin alderatuz, hipotekak gehien jaitsi direnen artean, bosgarren tokian dago EAE. Nafarroa dago gorenean, urteko datu negatiboei dagokienez (-31,8), gero Madrilgo erkidegoa (-21,4), Extremadura (-%16,9), Murtzia (-%9,4) eta EAE (-%8,9).

Gainera, martxoan 1.383 hipoteka ordaintzen amaitu ziren; horietatik 845, etxebizitzak eskuratzeko. Datu negatibo horiek kontrastea dakarte Estatuan gertatu denaren aldean: han, etxebizitzak erosteko 16.625 hipoteka sinatu ziren, 1.702,3 milioi eurotan.

Martxoan kapital gehien mugitu zuten erkidegoak Madril (387,4 milioi euro), Andaluzia (282,3 milioi) eta Katalunia (276,9 milioi) izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea