Ekonomia -
2014
Esportazioak % 12,4 hazi dira lehen hiruhilekoan, Euskadin
Bestalde, inportazioek % 10,8ko igoera nominala izan dute lehen hiruhilekoan, 4.316 milioi euro lortuta.
Erredakzioa
Esportazioak % 12,4 hazi ziren 2014 urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, 2013ko epe berean izandako % 0,3ko igoerarekin alderatuta.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak aurtengo urtarrileko, otsaileko eta martxoko datuak 2013ko hilabete berekoekin alderatu ditu, eta esportazio kopurua 5.372 milioi eurokoa izan dela ikusi du, iazkoak 4.779 milioi zirelarik.
Bestalde, inportazioek % 10,8ko igoera nominala izan dute lehen hiruhilekoan, 4.316 milioi euro lortuta.
Inportazioen saldo garbia beraz positiboa egon da, 1.055 milioi euroko superabit komertziala izana.
Datuak lurraldeka aztertuz gero, esportazioak gehien hazi diren lekua Bizkaian (% 20,2) izan da, Arabak (% 10,7) eta Gipuzkoak (% 4) jarraituta.
Inportazioei dagokienez, Bizkaiak eta Arabak hazkunde antzekoak izan dituzte (% 12,1 eta % 12,3 hurrenez hurren), Gipuzkoan % 5,3 igo dira.
Helmuga, Europan pilatuta
Euskal esportazioen helmuga Europan pilatuta dago, % 68 bertan egiten baitira. Amerikan % 15, Asian % 10 eta Afrikan ia % 6.
Europar Batasunera zuzendutako esportazioak % 14 hazi dira urtean. Bolumenagatik ondorengoak nabarmendu dira: Alemania (% 12), Herbehereak (bikoiztu egin dira), Erresuma Batua (% 15,3), Belgika /% 16,7) eta Portugal (% 13,4).
Beherakadak Frantzian (-% 2,6) eta Italian (-%9,2) kontzentratu dira.