Ekonomia -
Hartzekodunen konkurtsoan
Artxandako Golf Klubeko jabea eta Ipar Kutxa absolbitu ditu epaileak
2012ko apirilean, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen eta fiskaltzak eta administratzaileek 13,2 milioi euro eskatu zizkieten sustatzaileei, klubak hartutako zorrari aurre egin ahal izateko.
Erredakzioa
Artxandako Golf Klubaren hartzekodunen konkurtsoa "ustekabean" gertatu zela ebatzi du gaur epaileak eta, hortaz, Jose Maria P.G. eta Ipar Kutxa sustatzaileak absolbitu egin ditu. 18 zuloko zelaia 2006. urtean inauguratu zuten. Jose Maria Olazabal golf-jokalari gipuzkoarrak diseinatu zuen Artxandako zelaia eta, guztira, mila bat inbertitzailek parte hartu zuten. 2012ko apirilean, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen eta fiskaltzak eta administratzaileek 13,2 milioi euro eskatu zizkieten sustatzaileei, klubak hartutako zorrari aurre egin ahal izateko. Gaur, Bilboko Lan-Arloko 1ngo Auzitegiko epaileak sustatzaileak absolbitzea erabaki du.