Ekonomia -
Aireportuak
Aenaren % 49 pribatizatuko du Espainiako Gobernuak
CCOO, UGT eta USO sindikatuak pribatizazioaren aurka agertu dira agiri batean. Udako kanpaina turistikoan zalantzak sortuko dituen neurri "ausartia" dela uste dute sindikatuek.
Erredakzioa
Aena Aireportuetako kapitalaren % 49 inbertitzaile pribatuei zabalduko die Espainiako Gobernuak. Horrela, % 28 burtsan kokatuko du akzioak saltzeko eskaintza publiko baten bidez, eta gainerako % 21 akziodun nukleo egonkor baten eskuetan utziko du lehiaketa prozesu baten bidez.
Hala eta guztiz ere, Estatuak Aenako kapitalaren gehiengoa mantenduko du % 51 batekin, Ana Pastor Sustapen ministroak gaur iragarri duenez. Ministroen Kontseilua egin eta gero prentsaurrekoa eman du buruzagiak.
Prozesua martxan jartzeko aireportuetako araudi berria argitaratuko du Exekutiboak uztailean. Irailean inbertitzaileak aukeratzen hasiko dira.
Horrela, agiria Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean erregistratzen dutenean, urrian erregistratzea espero dute, inbertitzaile kualifikatuentzako eta gutxikarientzako prezio garestiena ezarriko du Aenak azaroan. Orduan kotizazioa hasiko da.
Ikuspegi kontrajarriak
Aenaren araudi berriak eta eraldaketak kostuen kontrola eta eraginkortasuna areagotzea espero du Gobernuak. Merkatu turistikoan, lehiakortasuna areagotzeko prezio sistema ezarri nahi dute sektorean.
CCOO, UGT eta USO sindikatuak pribatizazioaren aurka agertu dira agiri batean. Udako kanpaina turistikoan zalantzak sortuko dituen neurri "ausartia" dela uste dute sindikatuek.