Ekonomia -

'Jocay' ontziaren uretaratzea

Urkullu: 'Ontziolen sektorea aurrera egiten ari da'

Larunbat honetan Murueta ontziolan egindako Jocay atunontzia uretaratu dute Erandion.

Iñigo Urkullu lehendakariak 'Jocay' atunontziaren uretaratze ekitaldian parte hartu du.Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariak 'Jocay' atunontziaren uretaratze ekitaldian parte hartu du.Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariak 'Jocay' atunontziaren uretaratze ekitaldian parte hartu du.Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tax lease' laguntzen inguruko gatazkak sortutako ziurgabetasuna gainditzen ari da euskal ontziolen sektorea, Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera. Are gehiago, "armadoreen, inbertsoreen, enpresen eta langileen konpromisoari esker aurrera egiten ari gara".

Iñigo Urkullu lehendakaria Murueta ontziolak egindako 'Jocay' atunontziaren uretaratze ekitaldian izan da Erandion. Lehendakariarekin batera bertan izan dira Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua, Juan Manuel Arana Murueta ontziolako presidentea, Eliseo Villar 'Jocay' ontzia erosi duen Ugavi arrantza enpresako presidentea eta Ignacio Erice Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkaria.

Atunontzia uretaratu aurretik hitzaldia eskaini du Iñigo Urkullu lehendakariak. Horren esanetan, "beren konpromisoak betetzen dituzten kualifikazio handiko fabrikatzaileak ditugu. Emandako hitza, kalitatea eta zerbitzua. Hori da gure aurkezpen txartela munduaren aurrean".

'Jocay' atunontziak Ozeano Barean egingo du arrantza, eta horrek erakusten du Urkulluren esanetan, "Murueta ontziolak lehiatzeko eta goi-mailako ontziak eraikitzeko duen gaitasuna". "Gainditu behar izan dituzuen zailtasunak ezagutu ditugu, eta gaur harro eta pozik gaude zuekin uretaratze hau partekatzeagatik", adierazi die ontziolako ordezkariei.

"Pixkanaka-pixkanaka krisitik irteten ari gara. Txarrena gainditu dugu, ondoz-ondo lan egin dugu 'tax lease' ondorengo eszenatokian euskal ontziolak sustatzeko", azaldu du. Gaineratu duenez, "ontziolak eta erakundeek bat eginda jarraituko dugu hazten jarraitzeko".

Urkulluren esanetan, "itsasoan ez dago bidezidorrik, hori inork baino hobeto dakizue. Elkarrekin nabigatzen badugu bidea garbi daukagu hazteko. Lehiakortasuna haztea eta enplegua sortzea da, eta hori da gure apustua".

Bestalde, Juan Manuel Arana Murueta ontziolako presidenteak eskerrak eman dizkie Ekuadorreko armadoreari eta erakundeei proiektu hori posible izateko egin duten lanagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria