Ekonomia -
Fiskalitatea
Estatuarekiko finantza-harremanetarako batzordea urrian abiatuko da
Gipuzkoako Foru Aldundiak irailean lanean hastea proposatu du.
Erredakzioa
Euskal erakundeen eta Estatuaren arteko finantza-harremana jorratzeko batzordea urrian abiatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu zuen batzordea, Finantza Publikoen Euskal Kontseilua, eta irailean bertan lanean hastea defendatu du gaur.
Ogasun eta Finantza Sailak ohar batean azaldu duenez, ''batzordea eratzeko proposamena urrira atzeratu da''. ''Berandu bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aburuz berri ona da Jaurlaritzaren erantzuna'', dio.
''Urriko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan onetsi beharreko akordio planteamendua helarazi die aldundiei, batzorde horren ezaugarri zehatzak planteatuz: osaera, funtzioak, aldikotasuna eta funtzionamendu erregimena'', adierazi du Aldundiak ohar horretan.
Besteak beste, bi gai horratu nahi ditu Aldundiak batzorde horretan: Kupoaren negoziazioa eta BEZaren ahalmen normatiboaren exijentzia.