Ekonomia -

Trapagaran

Langile bat ospitaleratu dute, Nervacero enpresan izandako suteagatik

Trapagaraneko enpresan, sutea hasi da 12:30 aldera. Langilea kea arnasteagatik eraman dute ospitalera. Beste bi behargin sutearen lekuan bertan artatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat ospitalera eraman dute Trapagaraneko Nervacero lantegian sutea izan eta kea arnasteagatik, Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.

Sutea 12:30 aldera hasi da, eta, antza denez, txinparta bat olioa zegoen palet batera jaustean hasi da.

Sutearen ondorioz, langile bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Barakaldon, kea arnastuta. Beste bi behargin sutearen lekuan bertan artatu dituzte anbulantziako osasun langileek.

Suhiltzaileak lantegira joan dira, eta sutea 13:30erako itzaltzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak