Ekonomia -

Izendapena

Victor Ibarreche izango da Elkargiren zuzendari nagusi berria

Victor Ibarrechek uztailaren 1ean ekingo die ardura berriei. Orain arte, hainbat kargu izan ditu Elkargiren barruan.

Victor Ibarreche izango da Elkargiren Zuzendari Nagusi berria. Argazkia: Elkargi
Victor Ibarreche. Argazkia: Elkargi
Victor Ibarreche izango da Elkargiren Zuzendari Nagusi berria. Argazkia: Elkargi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkargiren Administrazio Kontseiluak Victor Ibarreche izendatu du, aho batez, zuzendari nagusi berri. Elkargik Administrazio Kontseiluaren bilera egin du arratsaldean, eta bertan onartu du izendapen berria.

Victor Ibarrechek uztailaren 1ean ekingo die eginkizun berriei. Orain arte, hainbat kargu izan ditu Elkargiren barruan; besteak beste, Elkargiren Bizkaiko lurralde zuzendaria izan da zenbait urtez, eta baita Euskadiko Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietatearen zuzendari ere.

Administrazio Kontseiluaren bileran, Elkargiren sendotasuna eta kaudimen maila ona azpimarratu dituzte. Enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko baldintzak erraztu eta hobetzeko helburuarekin sortu zen Elkargi orain dela 34 urte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea