Ekonomia -

Proposamena

Erreforma fiskala Euskadin ez aplikatzea zainduko du PSEk

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak uste du proposamen "elektoralista eta iruzurtia" dela eta aberatsenei egingo diela mesede.

Iñaki Arriola. Argazkia: EFE
Iñaki Arriola. Argazkia: EFE
Iñaki Arriola. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du bere alderdia "oso adi" egongo dela PPren Gobernuak onartutako erreforma fiskala Euskadin ez aplikatzeko; izan ere, proposamen "elektoralista eta engainagarria" dela uste dute, eta aberatsenei egingo diela mesede.

Komunikatu baten bidez esan duenez, Cristobal Montoro Ekonomia eta Ogasun ministroak bultzatutako neurri-sortak "errenta baxuenei limosna emango die, aberatsenentzako beherapen handia estaltzeko". Erreforma fiskala 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta, besteak beste, aldaketa hauek jasoko ditu: autonomoen PFEZa jaitsi egingo da, kaleratzeen kalte-ordainek zergak ordaindu beharko dituzte eta pentsio-planetan egindako ekarpenak direla eta errenta aitorpenean desgrabatu daitekeen kopurua txikitu egingo da.

PSEren ustez, PPren erreforma "ez dago ekonomia emankorra bultzatu eta zerbitzu publikoei eusteko pentsatuta, bere boto-emaileak pozteko baizik". "Rajoyk ez zuen bere programa bete (zergak jaitsiko zituela esan zuen) eta orain elektoralismoa egin nahi du herriaren eta ekonomiaren beharren gainetik", kritikatu du Gipuzkoako sozialisten buruak.

Arriolaren iritzian, neurri horiek "ez diete herriaren beharrei erantzuten, aberatsenei egin nahi die mesede". "Ez da egia familien eta errenta baxuenen karga arinduko denik. Trukua da diru-sarrera txikienak dituztenei limosna ematea, aberatsenei PFEZaren tarifan eta kapital-errentetan beherapen handiak eginez emango dien oparia estaltzeko", azaldu du.

PSEk nabarmendu du "oso adi" egongo dela erreforma fiskala "Euskadira eramateko edozein saiakeran aurrean".

Arrilaren ustez, "ez dago arrazoirik" Euskadiko erregimen fiskala berrikusteko, PFEZan eta sozietateen zergan egin beharreko aldaketak iaz adostu baitzituzten PSEk eta EAJk, eta "oraindik ez da astirik egon emaitzak ikusteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea