Ekonomia -

Uber aplikazioaren aurka

Elitek bultzatutako grebak taxi barik utzi du Bartzelona

Elite duela lau hilabete sortu zuten, sindikatuen jarrera salatzeko: "Burbuila batean bizi dira eta taxi-gidarioi ez digute jaramonik egiten".

Bartzelona taxi barik geratu da, goizeko lehen ordutik. Efe, artxibokoa.
Bartzelona taxi barik geratu da, goizeko lehen ordutik. Efe, artxibokoa.
Taxilarien 24 orduko greba intrusismoaren aurka

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelona taxi barik geratu da gaur, Elite taxi-gidarien elkarteak bultzatu eta ofizialki CNT sindikatuak deitu duen grebaren ondorioz. Gidari partikularrak eta bezeroak harremanetan jartzen dituzten Uber eta antzeko aplikazioen kontra protestan ari dira taxilariak.

Grebalariak El Prat aireportuan elkartu dira goizeko lehen orduan, eta astiro-astiro gidatu dute, errei bakarra libre utzita, Sants geltokira iritsi arte.

Sants geltokian autoak utzi eta metroa hartu dute Catalunya Plazara joan eta 11:00etan manifestazioa hasteko.

Elite duela lau hilabete sortu zuten, sindikatuen jarrera salatzeko: "Burbuila batean bizi dira eta taxi-gidarioi ez digute jaramonik egiten".

Goizean ez da taxirik ibili Bartzelona osoan eta hiriguneko ohiko geltokiak hutsik egon dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea