Ekonomia -
Lan istripua
Zorabioa izan eta hil egin da Muxikan, teilatu batean lanean zegoela
Istripua 9:50ean izan da. Ezbeharraren lekura auzitegiko medikua joan da eta biktima hilda zegoela egiaztatu du.
Erredakzioa
33 urteko gizonezko bat hil egin da Muxikan, Bizkaian, teilatu batean lanean zegoela zorabioa izanda.
Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 9:50 aldera, eraikin bateko teilatuan zegoen langile bat ondoezik sentitu eta bertan hil da.
Ezbeharraren lekura auzitegiko medikua joan da eta biktima hilda zegoela egiaztatu du. Suhiltzaileek hartu dute hilotza teilatutik jaisteko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea