Ekonomia -

30 milioi euroko isuna

Opor fiskalen aurrean tentuz aritzeko eskatu du Erkorekak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "tramitazioa oztopatu dezaketen adierazpen aldebakarrik" ez egiteko defendatu du.

Erkorekak opor fiskalen aurrean tentuz aritzeko eskatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak opor fiskalen kasuan "tentuz" aritzeko eskatu du, Europar Batasunak ezarritako isunaren inguruan Ogasun Ministerioak zigorra banatzeko egindako proposamena ikusi eta gero.

Cristobal Montororen Ministerioaren arabera, Arabako Aldundiak zigorraren % 65,85a ordaindu beharko luke, Bizkaiak % 21,29a eta Gipuzkoak % 12,86a, lurralde bakoitzak 90. hamarkadan enpresei emandako laguntza fiskalen arabera. Laguntza horiek ilegaltzat jo ziren gero.

Erkoreka kazetarien aurrean mintzatu da gai horren inguruan, Donostiako Udako Ikastaroetan parte hartu aurretik. Bozeramaileak "opor fiskalen tramitazioa oztopatu dezaketen adierazpen aldebakarrik" ez egiteko eskatu du; izan ere, "indarrean dagoen araudiaren arabera, Gobernu zentralari dagokio afera bultzatzea eta konpontzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea