Ekonomia -

Akordioa

Bere zorraren berregituraketa 2.500 milioitan ixtekotan da Eroski

Horrela, zorraren epemuga atzeratuta bere bideragarritasuna ziurtatuko du taldeak. Bestalde, inbertsioak mantentzeko kreditu lerro berriak lortuko ditu Eroskik.

Eroski. Artxiboko irudia: EiTB
Eroski. Artxiboko irudia: EiTB
Eroski. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere zorra berregituratzeko banku hartzekodunekin akordio batera heltzeko zorian da Eroski, iturri finantzieroek jakitera eman dutenez. 2.500 milioi euroko zorra du taldeak. Ia urtebeteko negoziazioaren ostean, adostasuna lortuko dute bi aldeek. Bestalde, 2016 baino lehen 300 milioi euroko aktiboak salduko ditu Eroskik.

Konkretuki, uztailaren 31 baino lehen prozesua amaitu eta baldintzak zehazteko asmoa dute Eroskik eta 22 bankuek. Sinadura udaren osten ofizial egin nahi dute. Hala ere, oraindik xehetasun txikiak adosteke geratzen dira.

Iturri finantzarioek azpimarratu dute balitekeela kontu zehatzen bat zehaztu gabe gelditzea, baina akordio nagusia zehaztuta dagoela.

Horrela, zorraren epemuga atzeratuta, bere bideragarritasuna ziurtatuko du taldeak, eta inbertsioak mantentzeko kreditu lerro berriak lortuko ditu Eroskik. Zorraren berregituraketa planak oinarrizko lau tarte ditu.

'Senior' tartea, 800 milioi euro ingurukoa, negozioaren araberakoa izango litzateke, eta horren arabera amortizatuko da.

300 milioi euroren truke amortizatzeko tartea aktibo ez-higiezinen salmentatik lortuko litzateke.

900 milioi inguruko beste tarte bat ere badu, konpainiaren garapenari lotuta dagoena.

Azkenik, 550 milioiko tartea dago, aktibo higiezinei lotuta (balantzean dauden merkatal zentroak eta galeriak), zentroek sortutako ebitdarekin (interesen aurreko mozkinak, zergak, balio-galerak eta amortizazioak) eta balizko desinbertsioekin amortizatuko dena.

Caprabo

EAEko konpainiak Caprabo saltzeko asmorik ez duela errepikatu dute iturriek. Katalunian eta Euskadin Eroskik salmentarik egingo ez duela ziurtatu dute iturriek.

Desinbertsioen artean, merkataritza-guneak aurreikusi ditu Eroskik. Frankizien negozioa indartuko duela iragarri du kooperatibak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiri buruzko albisteak