Ekonomia -

Enplegua

Jaurlaritzak erregistro zibileko lanpostuak mantenduko ditu

Espainiako Gobernuak onartutako lege aldaketa baten ondorioz, zerbitzu hori merkataritza erregistroen esku geldituko bada ere 252 langilek bermatuta izango dute lana.

Josu Erkoreka Justizia sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Justizia sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Justizia sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak erregistro zibileko lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartu du, Espainiako Gobernuak egindako aldaketa bat tarteko zerbitzu hori merkataritza erregistroen esku geldituko bada ere. Kontuak kontu, 252 langilek bermatuta izango dute lana beraz.

Erregistro zibilen kudeaketa merkataritza erregistroen esku uztea onartu zuen Ministro Kontseiluak uztailaren 4ko saioan. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bere eskumenekoak diren erregistro zibiletako langileen enplegua mantentzeko konpromisoa agertu du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizi sailburuak CCOO, ELA, LAB, UGT, CGT eta CSIF sindikatuetako ordezkariekin elkartu da, eta ondoren kazetarien aurrera agertu da bileraren balorazioa egiteko eta erregistro zibilen egoerari buruz hitz egiteko.

Erregistro zibilak publikoa, doakoa eta EAEk kudeatutakoa izan behar du, Jaurlaritzaren arabera. Halaber, Espainiako Gobernuak bultzatutako erreformaren kontra agertu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea