Ekonomia -
Isuna Endesari
Endesari 1,18 milioi euroko isuna ezarri dio Lehia Batzordeak
2009. eta 2012. urteen artean instalazio elektrikoen alorrean zeukan nagusitasunaz baliatuz "gehiegikeriak" egitea egotzita, isuna ezarri dio Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak.
Erredakzioa
Estatuko Merkatu eta Lehia Batzordeak 1,18 milioi euroko isuna ezarri dio Endesari, 2009. eta 2012. urteen artean instalazio elektrikoen alorrean zeukan nagusitasunaz baliatuz "gehiegikeriak" egitea egotzita.
Erakunde horren arabera, instalazioak burutzeagatik kopuru zehatz batzuk "bidegabeki" kobratu zituen Endesak.
Enpresa horrek bere nagusitasuna erabili zuen instalazio elektrikoen merkatuan "gehiegikeriak" egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea