Ekonomia -
Portugal
Espirito Santo bankuko presidente ohia atxilotu dute
Ricardo Salgadok duela hamar egun utzi zuen kargua, eta ustezko diru-zuritze auzi batean dago auzipetuta.
Erredakzioa
Portugalgo Poliziak Ricardo Salgado 22 urtez Espirito Santo bankuaren presidente izandakoa atxilotu du gaur, ustezko diru-zuritze auzi batean baitago auzipetuta.
Portugalgo Fiskaltzak prentsa-agiri batean azaldu duenez, Salgadok Lisboako Kriminal alorreko Instrukzio Auzitegian deklaratu beharko du.
Salgadok duela hamar egun utzi zuen bankuko presidente kargua, Espirito Santo Taldea pairatzen ari den krisi larriaren erdian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea