Ekonomia -

'Txiki' Muñoz

Datorren urtean 'murrizketa gehiago' izango direla ohartarazi du ELAk

Negoziazio kolektiboaren inguruan, Euskadin afiliatu gehien dituen sindikatuaren idazkari nagusiak esan du hori ez dela "kontu baketsua izango".

Muñoz, maiatzaren 1eko hitzaldian. Irudia: EiTB
Muñoz, maiatzaren 1eko hitzaldian. Irudia: EiTB
Muñoz, maiatzaren 1eko hitzaldian. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz 'Txiki' ELAren idazkari nagusiaren iritzian, gobernuen eta bestelako erakundeen diskurtsoak ez dira batere itxaropentsuak eta ziur agertu da "datorren urtean murrizketa gehiago" izango direla, "kontatzen digutena gorabehera".

Euskadin afiliatu gehien dituen sindikaturen idazkari nagusiak EFEk egindako elkarrizketa batean esan duenez, negoziazio kolektiboan patronalak "blokeatu" duenez, ELAk ordezkaritza eztabaidatuko du, zenbait arlotan.

"Hau ez da gai baketsua izango", esan du sindikatu nazionalistaren buruzagiak.

'Txiki' Muñozek iragarri duenaren arabera, erakunde publikoek murrizketa berriak egingo dituzte datorren urtean, "adostuta" baitago, zorra ordaintzea dela "lehentasuna".

"Estatuak Europarekin adostu du eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidentearekin ere adostu dute.

Horren aurrean, ELAren arabera, "ez dago askatasun handirik aurrekontuetan, bestelako politika egiteko, politikak berak aldatu ezean", esan du.

Gainera, sindikatuaren ordezkariak deitoratu du Jaurlaritzak "politikoki aurre ez egitea Estatuaren erabakiei" eta, esan duenez, bien arteko harremanak oinarri jakin bat du: "Nik nire jarrera politikoari uko egingo diot eta ados jarriko gara".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak Aurrekontuetako murrizketak