Ekonomia -

Diru bilketa

Bilboko Udalak bere horretan utziko ditu 2015erako zergak eta tasak

Beste berritasun nagusiena Gazte Bilbao txartelaren aurkezpena izan da. 26 urtetik beherakoentzako garraio titulu bat da, eta 29 euro balioko du hilean.

Ibon Areso Bilboko alkatea. Argazkia: Efe
Ibon Areso Bilboko alkatea.
Bilboko udal zerga eta tasek igoerarik ez datorren urtean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 2015. urterako zergak eta udal tasak bere horretan utziko dituela iragarri du asteazken honetan. Gainera, jarduera ekonomikoa hazteko helburuarekin, martxan jarritako neurri fiskalak mantenduko dituela azaldu du.

Gauza berrien artean, Gazte Bilbao dago. Garraio sozialeko titulua da eta hobaria emanda du. 26 urtera arteko gazteei zuzenduta dago, eta hileroko prezioa 29 eurokoa izango da. Familia ugarientzat, merkeagoa izango da.

Hauteskundeekin, zerikusirik ez

Prentsaurrekoan, Marta Ajuria Ekonomia eta Ogasun zinegotziak jakinarazi du Gobernuaren batzarrak hurrengo ekitaldirako Zerga-Ordenantzan aldaketarik ez proposatzea adostu duela. Hortaz, 2015erako tasak eta zergak izoztuko dira.

Ajuriak esan du erabaki horrek ez duelako inolako zerikusirik 2015ean udal-hauteskundeak egotearekin. Izan ere, azaldu du beti erabilitzen duten hizpidea, zerga-ordenantzak egiteko, uztaileko urtearteko KPIa dela. Adierazi duenez, aurtengoa % -0,1ekoa izan da, eta, hortaz, ulertu dute tasak eta zergak izoztuta geratu beharko liratekeela.

Gazte Bilbao, hobaria emanda duen garraioko titulua

Bilbobusi dagokionez, gauza berrietako bat Gazte Bilbao hobaria emanda duen garraioko titulu berriari dagokion tarifa berriaren sorrera da. Barik pertsonalizatuta duten 26 urterainoko gazteei zuzenduta dago.

Ajuriaren esanetan, Gazte Bilbaoren tarifa arrunta hileko 29 eurokoa izango da; familia ugari orokor bateko kidea izatekotan, 23,20 eurokoa izango da; eta familia ugari berezietako kideek 14,50 euro ordaindu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak