Ekonomia -

Neurriak

Donostiako Udalak tasak eta zergak bere horretan uztea onartu du

Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga bakarrik igo dute (% 1). Gainera, ezkontzetan Areto Nagusia erabiltzeagatik 100 euro kobratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak tasak eta zergak bere horretan uztea onartu du gaur, ostirala, salbuespen batekin; Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga % 1 igo dute.

Bilduren udal gobernuko proposamena osoko bilkuran berretsi beharko dute. Gainera, ezkontza arinak, udaletxeko areto arrunt batean egiten direnak, doakoak izango dira, baina ezkontzak Areto Nagusian eta gonbidatuekin ospatzeagatik 100 euro kobratuko dute.

Jabi Vitoria udal gobernuko Ogasun arduradunak esan duenez, onartutako neurrien helburuak "kalitatezko zerbitzu publikoak eguneratzea, erakundearen bideragarritasuna bermatzea, pertsonak lehenestea eta, aurreko legealdian egin bezala, gutxien duten kolektiboak saritzen jarraitzea" dira.

Horren esanetan, zergak bere horretan uzteko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko uztaileko KPIan oinarritu da. Gainera, baliabide gutxien dituzten donostiarrek sariak izaten jarraituko dute, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta tasetan esaterako. Gizarte laguntzak jasotzen dituztenek, baina, % 20 gutxiago jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia EH Bildu Gipuzkoa