Ekonomia -

Zumarraga

Arcelorreko langileen Batzordea eta Zuzendaritza, bilduta

Enpresaren behin behineko itxieraren nondik norakoak zehaztuko dituzte bi aldeek. Urriaren 1etik aurrera, lantegi horretako 375 langile lan barik geratuko dira.

Arcelor Mittaleko langileek egindako protestetako bat. Irudia: EiTB
Arcelor Mittaleko langileek egindako protestetako bat. Irudia: EiTB
Arcelor Mittaleko langileek egindako protestetako bat. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako Arcelor Mittal enpresako langileen Batzordea eta Zuzendaritza 16:00etatik aurrera bilduta daude, urriaren 1ean hastekoa den behin behineko itxieraren nondik norakoak zehazteko asmoz.

Enrique Baretta Gipuzkoako Metalgintza sektoreko enpresen CCOO sindikatuaren ordezkariak Europa Press albiste agentziari esan dionez, Batzordea osatzen duten ordezkari sindikalak gaur goizean bildu dira enpresari eskatuko diotena adosteko.

Aurreko ostiralean sindikatuek zabaldu zutenez, Zuzendaritzak modu ofizialean jakinarazi dio sindikatuari Zumarragako planta -375 langilerekin- urriaren 1etik aurrera itxiko dutela.

Bestalde, Arcelor Mittalek baieztatu egin zuen Zumarragako planta bideragarri egiteko zenbait aukera aztertzen ari dela eta, helburu hori lortzeko, "bide guztiak agortuko" dituela ziurtatu zuen. Enpresaren arabera, merkatua "oso ahul" dago eta "kostu energetiko handiak" dituzte.

Jaurlaritza, kexu

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren esanetan, Jaurlaritzak "kezka handiz" bizi du Arcelor Mittalen egoera.

Auburtok esan dueenz, lantegi horretako egoerak "ehunka familiengan" eragingo du eta, momentuz, berak gidatutako Sailak ez du bilerarik zehaztu langileekin.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea