Ekonomia -

Arangoiti auzoan

Bilboko Udalak lan-istripua argitzea eskatu du

Udaleko bozeramaile guztiek deklarazio bat sinatu dute, Osalani “gertatutakoa argitzeko beharrezkoak dien neurri guztiak martxan jartzea” eskatzeko. Halaber, elkarretaratzea izango da asteazkenean.

Bilbon lan-istripua izandako lekua. EFE
Lan istripuen aurkako bilkura egin dute sindikatuek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Bozeramaileen Batzarra egin du astearte honetan, atzo Arangoiti auzoan istripuz hildako langileagatik. Bozeramaile guztiek deklarazio bat sinatu dute, Osalani “gertatutakoa argitzeko beharrezkoak dien neurri guztiak martxan jartzea” eskatzeko. Halaber, kontzentrazio bat deitu du dute asteazken honetarako, udaletxean.

Lau puntuko deklarazioan, Udalak Arangoiti auzoan astelehen honetan hildako “langilearen (49 urte ditu) familiarekin eta lagunekin elkartasuna” adierazi du.

Osalani “gertatutako argitzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzea” ere eskatu dio Udalak, “epaitegietara jota, hala egin behar duela ikusiz gero”.

Halaber, “langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurri guztiak bermatzeko beharra” ere errepikatu du Udalak. Enpresaren eta administrazioen eragileen aldetik inplikazio handiagoren alde ere egin du.

Azkenik, Bilboko Udaleko bozeramaileek kontzentrazio instituzional bat deitu dute, asteazken honetarako, 12:00etan.

Langilea, Barakaldoko futbol taldeko jokalari ohia

Arangoiti auzoan hil den langileak Barakaldoko futbol taldean jokatzen duen, taldeko webgunean gaur irakur daitekeenez. Hileta asteazkenean izango da, 19:0etan, Santa Teresako elizan, Barakaldon.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak