Ekonomia -
Segurren EREa
EAEko Segur enpresaren kaleratzeak onartu ditu Gorenak
Enpresa beraren Nafarroako kaleratzeak, ordea, baliogabetu egin ditu.
Errdakazioa
Auzitegi Gorenak Segur Iberica segurtasun enpresaren kaleratzeak bertan behera uztea erabaki du, eta Bizkaia eta Araban egindako 20 kaleratzeak onartu ditu. Horrela adierazi du astearte honetan kaleratu den epaiak.
2012ko martxoan aurkeztu zuen Segurrek Lan Erregulazio Txostena (ERE). Nafarroan 12 kontraturen suntsipena, Bizkaian 14rena eta Araban 6rena zekarren ERE horrek. Zerbitzua emateko barne Ministeritzak izenpeturik zituen kontratuen desegite partzialak ekarri zuen empresa neurri horiek hartzera.
Auzitegi Nazionalak kaleratze kolektiboa baliogabe uztea erabaki zuen, baina orain, Gorenak enpresaren erabakiaren zati bat haintzat hartu du, eta soilik Nafarroako kaleratzeak balio gabe uztea erabaki du, ez, ordea, Araba eta Bizkaikoak.